top of page

Rubén Viso eta Óscar Majuelo Formigalen egongo dira Espainiako Kopa inklusiboko bigarren jardunaldian


Fundación Vital Zuzenakeko kirolariak lehenengo jardunaldian, Baqueira Bereten lortutako sentsazio onak errepikatzen eta zilarren bat irabazten saiatuko dira otsailak 24 eta 25eko asteburu honetan.



Rubén Visok eta Óscar Majuelok asteburu gogor bat izango dute Formigalen (Huesca) Espainiako Kopa inklusiboko bigarren jardunaldi honetan. Jardunaldi bikoitza izango da Zuzenakeko kirolarientzat eta urtarrilean izan zen lehen jardunaldian, Baqueira Bereten (Lleida) lortutako emaitza honei jarraipen positiboa ematen saiatuko dira.


Fundación Jesús Serra Espainiako Kopa inklusiboko bigarren jardunaldi hau Formigalen izango da. Asteburu osoan zehar, eski alpinoko zirkuitu nazionalean ezgaitasuna daukaten eta ez daukaten hainbat kirolari lehiatuko dira.


Gogoratu behar da Espainiako Kopa inklusiboa lehiaketa integratu bat garatzeko

helburuarekin sortu zela, nazio mailan erreferente izan nahi zuena, elkarbizitza sustatuz eta kirolaren bidez hain desiratua dagoen normalizazioaren bila. Horrela, kirolari guztientzat erreferente izateaz gain, hainbat kirol-diziplinatan ikusi nahi dugun errealitatearen isla izan behar da, eta desgaitasun fisiko, intelektual edo sentsorialaren normalizazioa zein garrantzitsua den jabetzeko baliogarria izan behar da.


Sierra Nevadan egingo den Espainiako Kopa Inklusiboaren bigarren jardunaldi honetan, kirol egokituko kategoria guztiak eta urritasunik gabeko kirolarien U10, U12 eta Masterseko kategoriak ikusi ahal izango ditugu.


Larunbatean 'Gigantes' (SG) kategoriaren txanda izango da, eta Slalom-a (SL) igande goizean jokatuko da. Bi lasterketetan gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira, baita U10 eta U12 kategorietan ere, eta desgaitasunik gabeko kirolarien kasuan ere bai.


Espainiako Kopa Inklusiboa martxoaren 16an eta 17an amaituko da Sierra Nevadako

(Granada) instalazioetan.



3 views0 comments
bottom of page