GURPILDUN-AULKIKO SASKIBALOIA

Vital Fundazioa Zuzenak, 2026-27 denboraldian Bequal Ligan lehiatuko da, Ohorezko Mailan lau denboraldiz jarraian lehiatu ondoren.
Jokalari gazteak esperientzia handiagoko beste batzuekin bateratuko dira, taldearen birmoldaketak eta gero. Taldea neska-mutilekoa da eta gure taldeko hiru emakume Espainiako selekzioaren dinamikan daude.
Entrenatzailea Manu Fernández izango da, Arrate Agirre, Yoar Zamora eta Iker Jiménez entrenatzaile laguntzaileak lagunduta.
Liga urrian hasi eta denboraldia apirilan amaituko da.

Zuzenak B taldea, prestakuntza adinean dauden gazteek osatzen dute, klubeko beteranoen laguntzarekin. 2022-23 denboraldian Ipar Ligako txapeldun izan ziren lehen edizioan. Talde teknikoaren buru Iñaki Ibarreta da, Ana Agiriano eta Santi Pablosen laguntzarekin.








_edited_edited.png)













