GURE
JARDUERAK
Zuzenak Kirol Elkartetik, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonei, egokitutako ariketa fisikoa hurbildu nahi dugu. Ariketa fisikoak patologia ugaritik babesten, kontrolatzen eta tratatzen laguntzen du, pertsona bakoitzaren bizi-kalitatea eta ongitasuna areagotzen.
JARDUERA FISIKO EGOKITUA
Programa honek, berariazko helburuak dituzten gorputz eta kirol jarduerak eskaintzen ditu, talde homogeneoen bidez, bakoitzaren desgaitasun mota eta patologia kontutan hartuz.
Ariketa fisikoak, patologia ugaritik babesten, kontrolatzen eta tratatzen laguntzen du, pertsona bakoitzaren bizi-kalitatea eta ongitasuna areagotzen.
HAURDUNENTZAKO JARDUERA FISIKOA
Haurdunentzako jarduera fisiko berezia, non gaitasun fisiko garrantzitsuenak lantzen diren haurdunaldian.
Astero, 3 saio egiten dira: bata, lan kardiobaskularra egiteko; bestea, luzaketak egiteko, indarrarekin eta gabe; eta hirugarrena, igerilekuan, ariketa kardiobaskularrak eta indarrekoak egiteko.
Ariketaren intentsitatea emakume bakoitzaren gaitasunen, haurdunaldiaren unearen eta ezaugarrien araberakoa izango da.
Jarduera honen onura batzuk dira: egoera kardiobaskularra eta muskularra hobetzea, gorputza erditze hobea izateko prestatzea, jarrera-zuzenketa erraztea, errekuperazio-denbora laburtzea, pisua handitzea saihestea, ongizate psikologikoa handitzea...
JARDUERAK ETA TAILERRAK
Hainbat patologia dituzten pertsonei eta haien senideei eta/edo laguntzaileei zuzendutako tailerrak egiten ditugu, haien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Tailerak Gasteizko CAFAn, Laudion, Amurrion eta Agurainen egiten dira, bai Zuzenak elkarteko kideentzat, bai hainbat elkartetako beste pertsonentzat.