top of page
zuzenak1980

Jarduera Fisiko Egokiturako Zentroari Julio Roca izena emango diote

Gasteizko Udalak egokitutako kirolaren eta kirol minoritarioaren ikusgarritasuna sustatzen eta indartzen egindako lana eta izandako inplikazioa aitortu nahi izan du Jarduera Fisiko Egokiturako Zentroari bere izena emanda

Herriko argazkilariak aitorpenagatik eta zentroari bere izena jarriko diotelako bere esker ona agertu nahi izan du: “3.300 metro koadro dira eta lehen harria jarri nuen diseinuan parte hartuz eta eraikitzaileekin zuzeneko harremana izanez. Toki eta Euskadi mailan instalazio eredugarria da”.


Urrezko Zeledon denak eta 2015ean txupinazoa jaurti zuen Julio Rocak orain gutxi utzi du Zuzenak Fundazioaren presidentetza eta, 30 urteren ondoren, lekukoa Roberto Ruiz de Apodacari eman dio. Kirolaren bidez lehiatzeko eta kirolaz gozatzeko aukera izan dezaten, jarduera horren bidez desgaitasuna duten pertsonak integratzeko erreferentea izan da Roca.


Jarduera Fisiko Egokiturako Zentroak Gasteizko kirolaren beste erreferente handi bat den Almudena Cid kirolariaren izena zuen orain arte. Almudena Cidek eskuzabaltasunez eta konplizitatez onartu du izen-aldaketa hori: “pozgarria da horren koherentea eta onargarria den zerbaiteko kide izatea eta proposatu zidatenean, hauxe pentsatu nuen: ene, neronek proposatu behar nukeen. Julio, eskerrik asko egin duzun guztiagatik; gizarte osoarentzat, gasteiztarrentzat, une jakin batean bizitza honetan beste ekarpenik ezin dutela egin uste duten pertsona guztientzako erakusgarria zara. Hortxe zaude zu egin daitekeen guztia erakusteko”.


Bestalde, Almudena Cidek ere Udalbatzaren omenaldia jaso du. Izan ere, bere kirol-ibilbidea aitortu nahi izan dute bere izena izango duen toki batekin. Gimnasta honek entrenatzen orduak eman zituen Europa gizarte-etxean, gaur egun Europa Biltzar Jauregia den tokian. Hain zuzen ere, toki horretan ekin zion 4 joko olinpikotan parte hartzera eraman duen ibilbidearekin. Gimnasia erritmikoaren molde guztiak hautsi eta, maila gorenean lehiatzen, kirol horretan ibilbide luzea egin zitekeela frogatu zuen. Horregatik, Europa Jauregiko Olarizuko aretoari, gasteiztar ospetsu honen lehen entrenamenduetako eta lehiaketeako agertokia izandakoari, Almudena Cid izena jarriko diote.


Bestalde, alkateak Julio Rocari eskerrak eman nahi izan dizkio Gasteizen kirol egokitua sustatzen egindako lanagatik: “bidezkoa da egindako lana aitortzea”. Gainera, Almudena Cidi ere hitz batzuk eskaini dizkio: “aparteko emakumea zara; hasiera-hasieratik erakutsi dituzu erabateko eskuzabaltasuna eta konplizitatea eta Gasteizen izena goren-gorenera eraman izan duzu beti”.

Izen-aldaketa horiek laster gauzatuko dituzte gune bakoitzean inaugurazio-ekitaldia eginda.

20 views0 comments

Comments


bottom of page