Hurrengo bi denboraldietarako errugbi-taldearen izen berria EUSKOTREN ZUZENAK da
Euskotren sozietate publikoak, Vitoria-Gasteizko tranbia-zerbitzuaren operadoreak, bi denboraldiz babestuko ditu Zuzenak erakundearen gurpil-aulkiko errugbi- eta saskibaloi-taldeak.
Euskotren, garraio publikoaren sektorean erreferentziazko euskal operadorea, euskal gizartean errotuta dauden balioak (hala nola berdintasuna, kultura, euskara, taldeko lana edo joko garbia) garatzearekin eta kirolaren bidez berdintasuna eta inklusioa ulertzeko bestelako modu batekin konprometituta dago.
Babesletza honen bidez, 2023-2024 eta 2024-2025 denboraldietan Zuzenak erakundearen gurpil-aulkiko errugbi- eta saskibaloi-taldeak babestu eta lagundu nahi ditu kirol inklusiboa sustatzeko. Izan ere, duela 40 urte baino gehiagotik Arabako erakundearen ardatzetako bat da kirol inklusiboa sustatzea.
Horrez gain, lankidetza hau dela bide, Euskotren Euskaditik kanpo ere ezagutu egingo da, bi talde hauek beren ligetan aritzen diren udalerrietan.
Zuzenak eta Euskotren bi urtez elkartuko dira ariketa fisikoa sustatzeko, herritarren zati garrantzitsu baten garapenari eta ongizateari laguntzeko bitarteko gisa.
留言