Gasteiztarrak nagusi izan ziren Adapta Zaragozaren aurka. 15 punturainoko aldea lortu zuten.
Bigarren irabaziera iritsi zen Vital Zuzenak Fundazioarentzat. Batze duten guztia, ziurtasun bat izango da astegunetan lana hobeto egin ahal izateko. Gaztetasuna eta beteranoak nahasten dituen talde honek, denbora gehiago behar du ondo egokitzeko. Dena dela, Adapta Zaragozaren aurkako irabaziera, lehen minututik Vital Zuzenak Fundazioa lortu zuen, errebotearen nagusitasunagatik, aurkariak baino harrapaketa gehiago eta 19 erasoko harrapaketagatik (erdiek puntuak ekarri zituzten etxekoentzat). David Ramos partidoko lider nagusia izan zen, 19 puntuekin, 11 erreboterekin eta 29 balorazioarekin.
Lehen laurdena erraza izan zen, Zuzenak bere defentsa ondo erabili zuen, eta 8 puntuko abantailarekin bukatu zuten (20-12). Sergio Gonzalezek minutuak eman zizkien Irati Moro eta Xavi Nti-ri, 14 urte baino gutxiagorekin, dagoeneko nabarmentzen ari direla.
Atsedenaldiaren ostean, gasteiztarrek kontzentrazioa galdu zuten, baina azken laurdenean konpondu zuten, Gandiaren puntuei eta David Ramosren erreboteei esker. Akatsak eta galerak gorabehera, baina gasteiztarrak garaipen bat harrapatzen jakin zuten. Hori esker, lasaitasuna dute datorren astean
Donostian Salto Bera Bera-ren aurka jokatuko duten partido aurretik.
Vital Fundazioa Zuzenak Pérez 8, Egiluz, Castro 6, Ugarte, Reguero 4 -hasierako boskotea- Ramos 19, Moro, GandÃa 19, Ruiz de Apodaka 1, Nti
Adapta Zaragoza Los Arcos 16, Anaya 4, Hernández 8, De Horta 15, Gonzalvo 8 – hasierako boskotea
- Saz 5, Morales
Partzialak: 20-12, 17-14 (37-26 atsedenaldia), 6-14, 16-16 (59-56 bukaera)
Epaileak: Cubero, Madariaga, Mena
Comments