top of page

Guillermo Prieto San Leonardo de Yagüe Masterreko Espainiako Txapelketarantz abiatu da


Zuzenak taldeko kirolaria bizikletara igoko da berriro Sorian, erlojupeko probetan lehiatzeko eta 1.000 parte-hartzaile bilduko dituen txirrindularitza amateurren jaian ibilbidea egiteko.


Txirrindularien egutegia ez da gelditzen ezta Guillermo Prietorena ere, nahiz eta protesiak hankan arazo larriak sortu maila gorenean errenditzeko, joan den abuztuan Le Manseko 24 orduetan ikusi ahal izan zen bezala, non Zuzenak taldeko kirolariak amore ematea pentsatu zuen.Hala ere, atseden aktiboko aste hauetan, kilometro batzuk bizikletaz egin ahal izan ditu, eta gainerako lehiakideen eta lagunen animoek bizikletara igotzera eraman dute, asteburu honetan erronka berri bati aurre egiteko Soriako San Leonardo de Yagüe herrian, Espainiako Master Txapelketan hain zuzen ere.


1.000 parte-hartazaile aldera bilduko dira Leongo herri Gaztelarrean txirrindularitza amateurraren hitzordu garrantzitsuenetako bat izango den honetan. Guztia ostiralean erlojupeko lasterketarekin hasiko den asteburuan. Proba 15:00etan hasiko da eta 14 kilometroko ibilbidea izangu du oso aproposamena kilorientzako. Izan ere, San Leonardo de Yagüetik irten ondoren, parte-has¡rtzaileek zuzengune luze bat egingo dute, 7 begiko zubiraino Río Lobos arroilan, Aranda de Duero norabidean, jatorrizko lekura itzulki aurretik. “Itxura guztien arabera, oso proba azkarra izango da eta haizeak aldeak markatu ditzake, oso zuzen luzea baita. Onena da aurreko proben zirkuitua ezagutzen dudala” adierazi du Prietok.


Errepideko proba larunbatean izango da, 9:00etatik aurrera adinaren arabera banatuta. Errepidera irteten diren lehenak 3o Masterrak izango dira, ondoren 50 Masterrak 12:00etatik aurrera, horien artean Zuzenak taldeko kirolaria. Aurretik 80 kilometroinguru egingo ditu ibilbideak, eta hankak pinudien artean hautsiko ditu Galianako gainaren gainean. 1.120 metroko altuera era %5.54ko malda positiboa.

“Hori izango da lasterketaren puntu nagusia, ondoren, eremu batera iritsiko garelako eta haizeak jotzen badu, amaieratik 15 kilometrora mozketak egongo dira. Hemen erabakiko da lasterketa eta bertan sufrituko dut gehien, lehenengo igoerako abiaduragatik eta gero balizko haizeagatik, baina beno, dena emateko eta buruan egoteko prest iritsiko naiz”, nabarmendu du Guillermo Prietok.



Zuzenak taldeko kirolariak “bizikleta gainean berriro gozatzea” du helburu, “uda oso gogorra izan delako, protesi berrira egokitzea espero nuena baino gehiago kostatzen ari zaidalako. Orain sentsazioak berreskuratzea eta gainditzen jarraitzea besterik ez dut buruan” adierzi du Prietok. “Nire unerik onenean iristen ez banaiz ere, dena emango dut, oso lehiakorra naiz, eta beti gustatzen zait aurreragoko postuetan egotea; beraz, hori egiten saiatuko naiz berriro”.


ree

Comments


BABESLEAK

25x19 indesa.png
Diseño sin título (90)_edited_edited.png
vital white.png
dfa white.png
ayto white.png
Logo FMEP vertical white.png
kirolaraba white.png
POSITIVO COLOR CAST white.png
ORTOPEDIA-GASTEIZ.png
lacturale white.png
danobatgroup white.png
orona white.png
electro alavesa white.png
fundacion once white.png
irizar.png
aranegui analivia white.png
cepial white.png
2022 logo insalus white.png
RADIO VITORIA white.png
mqt electrodomesticos white.png
mcdonalds white.png
libery white.png
udapa white.png
fvda white.png
fundacion seur white.png
krean white.png
FADA white.png
bottom of page