Fundación Vital Zuzenakek 6 ordezkari izango ditu Euskadiko selekzioarekin Portugalen aurkako partidatan
- zuzenak1980
- 2 hours ago
- 1 min read
Martin Perezek, Unai Labianok, Dani Suarezek, Paulino Etoho Abenak, Xabi Twumek eta Yerik Martinezek lagunarteko bi partida jokatuko dituzte, martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean.

Gurpil-aulkiko saskibaloiak albiste onak ematen jarraitzen du Vital Zuzenak Fundazioarentzat, nazioarteko deialdi moduan. Oraingo honetan, gasteiztarren 6 ordezkari izango dira Euskadirekin datorren martxoaren 29an Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroan egingo den entrenamendurako deitu direnak. Bestalde, martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean, 16:30etik aurrera, Portugaleko selekzioaren aurka jokatuko diren partidak oraindik erabakitzeke daude.
Hitzordu hau Ligaren etenaldian dator gasteiztarrentzat, beraz, Martin Perez Vital Zuzenak Fundazioko kapitainak aitortu duenez, "aukera ona da, nire kasuan, Euskadiko selekzio absolutuarekin azkenekoz jokatu nuenetik denbora asko igaro ondoren ematen dena, gozatzen jarraitzeko, ikasten jarraitzeko eta gainerako taldekideekin lehiaketak eta entrenamenduak partekatzen jarraitzeko". Ilusio bera du Dani Suarezek. "Oso aukera ona da, normalean ez baita hori egiten, eta joateko gogo handia dut, ia etxean bezala izango dugulako, selekzioko gehienak Zuzenak taldekoak izango baikara".
Euskal selekzioa honako hauek osatuko dute: Alejandro Mendiluce, Txema Avendaño eta Alejandro García (Bilbao BSR), Gonzalo Van Horenbeke, Bertol Solas eta Ager Lorenzo (AD Bidaideak Bilbao BSR), Izei Lizeaga eta Rubén Viso (Club Bera-Bera RT) eta Vital Zuzenak Fundazioko 6 jokalariak; Unai Labiano, Martín Pérez, Yerik Martínez, Dani Suárez, Xabi Twum eta Paulino Etoho Abena. Hori guztia Adrián Yánez García teknikariarekin.
"Talde misto bat egongo gara, jokalari gazte eta beteranoen artean, nire kasuan bezala, eta oso aberasgarria guztiontzat, eta elkar elikatzeko moduko esperientzia bat", nabarmendu du Martin Perez Vital Zuzenak Fundazioko kapitainak.











_edited_edited.png)














Comments