top of page

Cantera Zuzenak ‘B’ Servigest Burgosen garaiezintasuna apurtzen saiatuko da hazten jarraitzeko

Updated: Mar 8

Arabarrek abenduan atzeratutako partida berreskuratuko dute.



Cantera Zuzenak B eta Servigest Burgos aurrez aurre izango dira larunbat honetan 16:00etatik aurrera Burgoseko José Luis Talamillo kiroldegian. Abenduaren 16an jokatu behar zen norgehiagoka, baina arrazoi ezberdinengatik ezin izan zen ospatu eta asteburu honetan izango da, ligako jardunaldirik ez dagoela aprobetxatuz.


Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko norgehiagoka polita espero da. Iparraldeko Ligako liderra oraingoz Bilbao BSR da eta gasteiztarrek ezin izan zuten garaipena lortu hauen aurka pasaden asteburuan.


Azpimarratzekoa da Burgosek orain arteko partidu guztiak irabazi dituela eta Iparraldeko Liga honetan aurkari berria izan arren, esperientzia handiko jokalariak dituela taldean. Jokalari hauetako batzuk Lehen mailan egoteko aukera izan dute, Fundación Vital Zuzenak lehen taldearen egungo mailan, eta baita Ohorezko mailara iritsi diren beteranoak ere.


Iñaki Ibarreta eta Santiago Pablos bigarren taldeko teknikariek Gasteizko harrobia

osatzen duten neska-mutil gazteen goranzko joera eta aurrerabidea azpimarratu dute, eta, aldi berean, lehen taldea jokalariz elikatzen jarraitzen dutela. Denboraldi honetan bertan Yerik Martinez, Naiara Rodriguez eta Paulino Etohorekin gertatu den bezala. Gainera, Zuzenak taldearen etorkizuna izango diren Xavi Nti eta Irene Basoco gaztetxoei egokitu zaien rol berria nabarmendu nahi izan dute.



3. JARDUNALDIA - IPARRALDEKO LIGA

Servigest Burgos vs Cantera Zuzenak ‘B’

2024 otsailak 24a, larunbata

16:00 José Luis Talamillo kiroldegian (Burgos)

1 view0 comments

Commentaires


bottom of page