top of page

Boladen bidegurutzea Fundación Vital Zuzenak eta Palmanova Discaesportsen artean

Updated: Mar 15

Gasteiztarrek denboraldiko azken esprinta baino lehen dinamika aldaraziko dien garaipena nahi dute.



Fundación Vital Zuzenakek eta Discaesports Palmanovak indarrak neurtuko dituzte larunbat  honetan, 16:00etatik aurrera, Centre de Tecnificació Esportiva Illes Balears zentroan, boladen  bidegurutzea izango den honetan. Mallorcako taldeak bere azken hiru lehiak irabazi ditu, eta  gasteiztarrek azken hiru partiduak galdu dituzte, bi Adein Tenerife Santa Cruz hirugarren  sailkatuaren eta Sureste Gran Canaria, txapelketako lider garaiezinaren aurka, eta iragan  asteburuan Salto Bera Beraren aurka. 


Arabarrek partiden fase batzuetan BSRko Lehen Mailan denboraldi osoan ikusten ari garen  talde ezagun, azkar eta erakargarria ez izatera eraman dituzten gorabehera eta xehetasun horiek  guztiak atzean utzi nahi dituzte. Ondorioz, sailkapeneko bigarren postuan daude. 


"Sentsazioak berreskuratu behar ditugu, jokoa ez baita txarra izaten ari, baina partiden  xehetasun batzuk kaltetzen ari zaizkigu, eta, beraz, oso kontzentratuta eta trinkotuta egon  beharko dugu Mallorcako lehia aurrera ateratzeko", adierazi du Alejandro Albaina entrenatzaile  gasteiztarrak. 


Txapelketako lehen itzuliko norgehiagokan Fundación Vital Zuzenak indartsu aritu zen etxean  64-28. Partida hori ñabardurekin hartu behar da kontuan; izan ere, egutegiak aurrera egin ahala,  mallorcarrek asko hobetu dute, eta, batez ere, etxean jokatutako partiduak aurrera atera dituzte,  beraien bertsio onenetarikoa erakusten ari baitira. 


Beraz, lehia gogorra aurreikusten da. Gasteiztarrek hegazkinez egindako joan-etorriaren nekeari  aurre egin beharko diote eta ikusleengandik urrun jokatu beharko dute, beti lortzen baitu pistan  animo eta pasio puntu bat gehiago izatea. Hori guztia helburu argi batekin, entrenamendu-aste  honetan mantra bat bezala errepikatu dena, "sentsazioak berreskuratu eta pistan ondo pasatzea". 

 


14. JARDUNALDIA LEHENENGO MAILA 

Besiki Palmanova DiscaEsports vs Fundación Vital Zuzenak 

2024ko martxoaren 16an, larunbata 

16:00 Centre de Tecnificació Esportiva Illes Balearsen



1 view0 comments
bottom of page