Zuzenak B-k Bilbora bidaiatuko du Iparraldeko Ligako euskal derbia jokatzeko.
Fundación Vital Zuzenakek eta Sureste Gran Canariak indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan 19:00etatik aurrera Zabalganako kiroldegian, Lehen Mailako hamaikagarren jardunaldia izango den honetan.
Partidu honetan jakingo da nor izango den pasioz betetako eta oso berdintsua den Lehen Mailako bat-bateko liderra. Gaur egun, talde gasteiztarra da 8 garaipen eta porrot batekin. Porrota Sureste Gran Canariaren aurka izan zen joaneko partidan. Partidu hau azaroan izan zen eta kanariarrek 54-45 irabazi zieten gasteiztarrei.
Alejandro Albainaren taldeak bi erronka izango ditu; alde batetik, denboraldi osoan zehar bere kantxan erakutsitako sendotasunari eustea, lehiaketako talderik onenetakoa izatea, bai erasoan, bai defentsan, eta Sureste Gran Canariaseko jokalariek duten tamaina eta defentsa zorrotza gainditzea.
Gainera, gasteiztarrek joko on bat egin nahi dute, erasoan dinamismoa erakutsiz. Gainera, “partidua irabazteaz gain, basket-averagea irabaztea ere oso garrantzitsua da” dio Alejandro Albainak.
Gasteiztarrak erritmo altu bat jartzen saiatuko dira hasieratik. Horretarako, besteak beste, Martín Pérez, Rubén Viso eta Iñaki Gandía oso garrantzitsuak izango dira. Defentsan aldiz, gakoa kanariarrak zonan ez sartzea izango da. Ibai Castro eta David Ramos berebizikoak izango dira honetarako.
Derbia Iparraldeko Ligan
20:00etan, Zuzenak B bigarren mailako taldearen txanda izango da. Iparraldeko Ligako laugarren jardunaldiko partidu hau Txurdinagan jokatuko da. Orain arte, Iñaki Ibarreta eta Santiago Pablosen taldea bi garaipeneko eta porrot bakarreko balantzearekin dago. Sentsazioak oso positiboak dira eta hau oso garrantzitsua da taldearentzat.
11. JARDUNALDIA – LEHENENGO MAILA BSR
Fundación Vital Zuzenak – Sureste Gran Canaria
Otsailak 17, larunbata
19:00
Zabalgana kiroldegia
Comments