top of page

Fundación Vital Zuzenakek ezin du Salto Bera Bera borrokalari baten aurka (48-54)

Gasteiztarrak hobeak izan ziren lehenengo 20 minutuetan, baina ezin izan zuten gipuzkoarren erritmoa gelditu aldagelatik irten ondoren.



Fundación Vital Zuzenak Ariznabarrako kiroldegira bueltatu zen Salto Bera Beraren aurka garaipena lortzeko beharrarekin. Derbiak hainbat arrazoi zituen jardunaldiko norgehiagoketako bat izateko; izan ere, talde donostiarreko jokalari batzuk etxera bueltzen ziren, hala nola Aner Garcia eta Gonzalo Miguel.


Norgehiagoka bizia eta lehiatua izan zen, eta bi parte oso ezberdin ikusi ahal izan ziren. Lehen 20 minutuetan Fundación Vital Zuzenak nagusi izan zen bere abiadura eta defentsa gogoarrekin. Bigarren 20 minutuetan Salto Bera Bera oso ondo aritu zen, batez ere jaurtiketann. Honek, talde donostiarrak irabaztea ekarri zuen (48-54).


Hasiera batetik, oso urduri zeuden bi talde ikusi ziren erasoan asmatu gabe eta presaka. Horren argibide da lehen minutuetako puntuazio baxua (6-6). Gipuzkoarrak izan ziren indartsuenak azken minutura arte, non Alejandro Albainaren mutilek erasoan asko hobetu zuten eta lehen laurdenaren amaieran 10-10eko berdinketa lortu zuten.


Atsedenaldi txikiaren eta aulkiko hitzaldiaren ondoren gasteiztarrak intentsitate handiarekin irten ziren defentsan eta ondorioz lapurreta garrantzitsuak egin zituzten erasoan, bigarren laurdeneko lehen bost minutuetan 13-2ko partziala lortuz. Horrela jarraitu zuen norgehiagokak presio on batekin kantxa osoan eta atsedenaldian markagailua 25-19 geratu zen, nahiz eta Iker Iglesiasen taldeak ondo bukatu.


Aldageletatik igaro ondoren, erritmoa moteldu egin zen, eraso estatikoekin, eta bisitariek aprobetxatu egin zuten. Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen eta azken minutuetara Aner Garcia bikain aritu zen. Bi hiruko jarraian lortu zituen eta markagailua 39-36 geratu zen.


Ariznabarrako pistan tentsioa nabari zitekeen Iker Iglesiasen mutilek hobeto irakurtzen jakin zuten partidu berdin-berdinean, erasoan asmatzeak lagunduta. Gasteiztarrak, intentsitate guztia jarri arren, ez ziren garaipena lortzeko gai izan, 48-54ko emaitzarekin amaitzeko.


Fundación Vital Zuzenak orain, hurrengo norgehiagokan zentratzen da, eta berriz ere uharteetara eramango du, larunbatean, martxoaren 16an, 16:00etatik aurrera, Besiki Palmanova Discaesportsen aurka.


48. Fundación Vital Zuzenak (10+15+14+9)  

Rubén Viso (11), Yerik Martínez (4), Iñaki Reguero (4), Paulino Etoho (0), Naiara Rodríguez  (6), Laura Ugarte (2), Michael Achi (0), Martín Pérez (10), Agurtzane Eguiluz (0), David  Ramos (9), Iñaki Gandía (2) y Daniel Suárez (0) 

54. Salto Bera Bera (10+9+17+18)  

Jesús Manuel Somavilla (17), Daniel Obiang (-), Iker Iglesias (-), Óscar Sánchez (2), Alex  Calambas (4), Gonzalo Miguel (6), Iván de Jesús Echavarría (6), Yonatan Frontaura (5) y Aner  García (14) 

Partzialak: 10-10, 25-19, 39-36, 48-54 bukaera


1 view0 comments

Comments


bottom of page