Nor gara?

buceo-adaptadoZuzenak Fundazioa erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabekoa, 2005ean sortu zen kirol klub baten babespean helburu sendo bati heltzeko: Euskal Herriko urritasun fisikorik duten pertsonen integrazioa eta normalizazioa lortzea. 

Erakundeak asmatu zuen aurrera egiteko orduan beti oztopoak topatu dituen talde baten behar sozialak antzematen. Zuzenak fundazioak baliabideak eta aukerak eskaini zituen urritasunen bat duten lagunek egin ditzaten arazo fisikorik pairatzen ez duten lagunek egiten dituzten jarduera berberak.

Zuzenak fundazioak programak, jarduerak eta lantegiak eskaintzen ditu helburu bikoitz batekin: alde batetik, programotan parte hartuz, urritasun fisikoren bat duten pertsonen gizarteratzea sustatzea, autorrealizazioa lortuz eta bizi-kalitatea hobetuz. Eta bestetik, sentsibilizatzea bizi dugun gizarte-errealitateaz eta hainbat urritasun duten pertsonen GAITASUNEZ.

Hartara, Zuzenak Fundazioa saiatzen da bere baitan hartzen gizarte-espektro zabala eta betetzen gaur egungo gizartearen hutsuneak.

 

FaLang traduction system by Faboba

FACEBOOK TWITTER YOUTUBE FLICKR  IVOOX