Laguntzaileak

COLABORA-zuzenak

Ayudarás en la integración de las personas con discapacidad.

Zuzenak erakundeak hainbat egitasmo garatzen ditu urritasun fisikoak dituzten pertsonen kirol eta gizarte integrazioa sustatzeko Araban eta Euskadin. 

Gaur egun 500 lagun baino gehiagok etekina ateratzen diete erakundeak antolatzen dituen ekitaldiei. Helburua da urritasunen bat duten pertsonek bizi-kalitateari eustea edo berori hobetzea; hartara, hainbat programa eskaintzen zaizkie kirol jarduera fisikoaren, lehiaketa eta gizarte kirolaren arloetan. Parte hartu eta “Zuzenak-eko familiaren” kide izan nahi baduzu, jo ezazu ataletara (gurpildun aulkiaren gaineko saskibaloia, kirol egokituaren eskola, Zuzenak Fundazioaren egitasmoak…) eta bakoitzari buruzko informazio gehiago jasoko duzu.

Era berean, aurkeztutako multzo bati buruzko informazio osatuagoa, jarduerak nola iragartzen eta aurkezten ditugun, zer eta zenbateko ekarpena egin dezakezun edo jarduera jakin bati buruzko informazio osoa nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektronikoaren bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.">Eta gogoratu, enpresa izanik, gure jardueraren bat babestu edo laguntzeagatik, hobari fiskalak izango dituzula eta kenkariak aplikagarriak izango direla Zuzenak Fundazioari dohaintza eginez gero, honakoaren arabera: 16/2004 Foru Araua, uztailaren 12koa, Irabazteko xederik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubideari buruzkoa.

FaLang traduction system by Faboba

icon instagram FACEBOOK TWITTER YOUTUBE FLICKR  IVOOX