Nor gara?

balons-silla-de-ruedasZuzenak kirol kluba lurralde eremuko kirol erakundea da, irabazi asmorik gabekoa; xede nagusia du pertsonen artean, batez ere Araban, urritasun fisikoak dituztenen artean, kirol praktika sustatzea eta kudeatzea.

Zuzenak kirol erakunde bezala 1980an sortu zen. Garai hartan urritasun fisikoren bat zuten hainbat lagun hasi ziren kirol egokitua praktikatzen, saskibaloia eta mahai-tenisa, hain zuzen ere.

Gaur egun gure klubak 500 bazkide baino gehiago ditu eta gurean aisialdiko zein lehiaketa arloko jarduerak egiteaz gain, errealitate baten sentsibilizazioa lantzen dute, urritasuna, alegia.

FaLang traduction system by Faboba

icon instagram FACEBOOK TWITTER YOUTUBE FLICKR  IVOOX