Kirol Egokituaren Eskola

Zuzenak Kirol Klubak eskaintzen die kirolaz eta jarduera fisikoez gozatzeko aukera urritasuna —batez ere fisikoa— duten ume zein gazteei, euren bizi-kalitatea hobe dezaten.

Horretaz gain, eskolaren bidez sozializatzeko gunea sortzen da, zeinak ahalbideratzen duen ingurunearekin elkarreraginean aritzea eta giza harremanak eraikitzea, baita abian jartzea beste ikaskuntza-mota batzuk ere.

Gaur egun KIROL EGOKITUAREN ESKOLAN 20 lagun baino gehiago aritzen dira, erdiak Gasteizkoak dira eta beste erdiak Arabakoak, Euskadikoak, are eta Nafarrokoak eta Errioxakoak ere.

Gazteok astero etortzen dira Zuzenak Kirol Klubaren instalazioetara, euren gaitasunak garatzeko hainbat teknika eta taktika erabiltzen dituzte, hala, konturatu egiten dira zertarako diren gai. Joko zein kirol sorta zabal bat eskaintzen zaie, hala nola, badmintona, mahaiko tenisa edo gurpil-aulki gaineko saskibaloia, azken hau gogokoena parte-hartzaile gazteen artean.

GURPIL-AULKI GAINEKO SASKIBALOI ESKOLA

Kirol egokituaren eskolaren baitan, eskolako kideentzat, dudarik gabe, gurpil-aulki gaineko saskibaloia da kirol modalitaterik erakargarriena eta ikusgarriena.

Umeak eskolara datoz ondo pasatzera, jolastera, eta batez ere, motibazioa topatzera. Horiek guztiak akuilu izango dituzte, urrun ez dagoen etorkizun batean, gurpil-aulki gaineko saski-baloiko lehen ataleko jokalarien artean egoteko helburua lortzeko.

Izan ere, gaur egun lehen taldeko kide batzuk Liga nazionalean lehiatzen dira. Bestalde, Zuzenak Kirol Klubaren kirol egokituaren eskolako kide kopuru esanguratsu bat GAGSE-ko —gurpil aulki gaineko saskibaloi eskola— kide da. Kideok parte hartzen dute estatu mailako beste eskola batzuen kontra adiskidantzazko hainbat partidatan, baita lehiaketa batzuetan ere.

FaLang traduction system by Faboba

FACEBOOK TWITTER YOUTUBE FLICKR  IVOOX