Jarduera Fisiko Egokitua

afa

“Guztiontzako kirola” Kirolaren Sustapen Programa pertsona bakoitzaren aisialdian kokatzen da. Helburu du, hasiera batetik, berariazko xedea duten kirol jarduera fisikoen praktika bermatzea. Hori dela eta, urritasun mota kontuan hartuta, talde homogeneoak sortzen dira.

1991. urtean programa hau garatzea posible izan zen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin, Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol Sailarekin eta Arabako Foru Aldundiko Kirol Sailarekin ezarritako hitzarmenari esker.

Kanpaina honen hartzaileak urritasuna duten Arabako pertsonak dira, beti ere pairatzen duten minusbaliotasuna %33koa bada edo hori baino handiagoa eta patologia batzuk salbu, hala nola, artritis erreumatoidea, lupusa eta fibromialgia.

Zuzenak kirol klubak eusten dio bere apustuari, ariketa fisiko egokitua hurbiltzea urritasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat pairatzen duten pertsonei, hain zuzen ere. Hori honako helburu nagusi argi eta labur honetan jasotzen da: “Erabiltzaileen osasun egoera hobetzea edo mantentzea ariketa fisikoaren bidez”.

Ariketa fisikoa lagungarria da gaixotasun eta patologia askori aurre egiteko orduan, horiek kontrolatzeko eta mesedegarria da euren tratamenduan; hartara, pertsona bakoitzak bizi-kalitate eta ongizate handiagoa lortuko du.

 

FaLang traduction system by Faboba

FACEBOOK TWITTER YOUTUBE FLICKR  IVOOX