Txirrindularitza

ciclistas-cd-zuzenakGaur egun Zuzenak Kirol Klubak urritasuna duten eta goi mailako lehiaketa egokituetan parte hartzen duten bi txirrindulari ditu: Amador Granados eta Guillermo Prieto, urritasun fisikoa duten bi txirrindulariok bizikletan lehiatzen dira.

Amador Granados gure kirolarik internazionalena da. Dominak irabazi ditu lehiaketa nazional zein internazionaletan, Europa eta mundu mailan; guztietan nabarmentzekoa da Joko Paralinpikoetan parte hartu izana —Atenas 2004, Beijing 2008 eta Rio de Janeiro 2016—. Rioko Paralinpiadetan lortu zuen podiumeko hirugarren mailara igotzea, mugarri bat izan zena berarentzat eta Zuzenak klubarentzat.

Bere adiskidea, Guillermo Prieto, ederki ari da egiten aurrera. Lesio batzuk gainditu ostean, bere onena ematen ari da goi mailan; hartara, bilkura nazionaletan dominak irabazi eta nazioartekoetan saio bikainak egiten ari da.

TXIRRINDULARITZAri buruzko azken berriak >>

FaLang traduction system by Faboba

FACEBOOK TWITTER YOUTUBE FLICKR  IVOOX